Galiaren heoi batzu: (Basque)

asterix
Asterix, abentura hauetako heroia. Gudari txiki bat da, izpirituz azeria bezain azkarra, eta buru argikoa. Lanbide arriskutsuak bere askutan uzten dituzte, ezpairik gabe. Edabe magikoak ematen dio bere neurrigabeko indarra.
panoramix
Panoramix, herriko druida beneragarria, belarrak jaso eta edabe magikoak prestatzen dituena da. Bere lorpenik aipagarriena neurrigabeko indarra ematen duen edabea asmatu izana. Baina Panoramixek beste makina bat errazeta ere badauka isilean...
assurancetourix
Asuranzeturix koblakaria da, Bere talentuari dagokionean, denak ez dira iritzi berekoak: bere ustez, zoragarria da, aparta; gainerantzeko guztiek gogaikarria dela uste dute. Dena den, isilik dagoenean mutil jatorra da...
obelix
Obelix, Asterixen lagun mina. Bere Estatuko menhir banatzailea, eta basurdeen maitale txoro-txoroa. Asterixek abentura berriren bati ekiten dionean, Obelix beti prest dago dena utzi eta harekin joateko.
abraracourcix
Abrarakurzix, tribuko buruzagia; haundioso eta ausarta da, sineskerietara eman samarra bada ere. Bere gizonek begirune handia diote, eta etsaiek beldurra ere bai. Kezkatu, gauza batek bakarrik kezkatzen du: halakoren batetan zerua buru gainera eroriko ote zaion; baina, berak dioen bezala, «hori ex da bihar gertatuko...»